‘Bistaratu mikromatxismoa’ gazte sorkuntza saria irabazi du ‘Txantreako gazteak’ kolektiboak

Euskalerria Irratia 2015ko api. 25a, 18:09

Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek gazteentzako lehiaketa hau antolatu dute sorkuntza lanen bidez mikromatxismo egoerak  azalera ekartzeko asmoz. Otsailetik martxoaren 30era arte 36 lan jaso dituzte. Gaur goizean sari banaketa izan da Donostian.

Gaur goizean Trantreako Gazteek hartu dute bideo eta argazkien saileko saria Donostian egindako mikromatxismoaren inguruko jardunaldietan. Reflex kamera bat izan da saria eta modu honetara adierazi dute haien poza Twitter bidez: “#TxantreakoJaiak @topatuinfo eta @Gaztezulo-ren kamera berriarekin ospatuko ditugu. Ongi probestuko dugu :P”

Ematen den ezkutuko indarkeria sexista erakusten duten 36 lan jaso dira Euskal Herria osotik:  11 ilustrazio, 11 argazki, 10 idazlan eta 5 bideo. www.gaztesorkuntzalehiaketa.net atarian ikusgai daudenak.

Antolatzaileek gazte sortzaile eta feministei egin zien deia bereziki lehiaketan parte hartzeko. Topatu.info eta Gaztezulo gazteentzako komunikabide hauek hedabideek jendartea eraldatzeko funtzioa betetzen dutela gogorarazi zuten lehiaketaren aurkezpenean eta, era berean, bi komunikabideek zehazki, feminismoarekiko konpromisoa dutela azpimarratu zuten.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!