Zigor Ruiz preso iruindarra aske atera da

Euskalerria Irratia 2015ko api. 24a, 17:15
Zigor Ruiz, aske atera berritan./ Bakartxo Ruiz

2007an atxilotu zuten, Sheffielden, Erresuma Batuan. Goizean atera da Herrera de la Manchako espetxetik.

ETAko kide izatea leporatuta 2007an beste bi kide gehiagorekin batera atxilotu eta hurrengo urtean Espainiaratu egin zuten.  Segiko kide izateagatik sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Zigor Ruizen arreba eta Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek zabaldu du berria Twitter bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!