Udaltzaingoak gogorarazi du baimendutako bideetatik bakarrik ibil daitekeela bizikletaz

Euskalerria Irratia 2015ko api. 23a, 08:56

Udaltzaingoak txirrindulariek bete beharreko zenbait arau oroitarazi ditu, eguraldi ona hasi den honetan.

Gero etaeguraldi hobea dugu euskaldunon hiri buruzagian. Eta horren ondorioz gero eta bizikleta gehiago dabiltza karriketan zehar. Hori horrela, Iruñeko Udaltzaingoak txirrindulariek bete beharreko zenbait arau oroitarazi ditu, prentsa ohar baten bitartez.

Poliziaren arabera, bizikletak baimendutako bideetatik soilik ibil daitezke: errepideak, bide gorriak, eta espaloiak zein oinezkoentzako eremuak, betiere aski zabalak badira, eta abiadura egokian. Bidegorrietan gehienezko abiadura 20 kilometro orduko da. Oinezkoekin partekatzen dituzten eremuetan, 10. Eta  doakionez arauak betetzen badira. Bide gorrietan eta seinalea duten bideetan lehentasuna izanen dute bizikletaz doazenek.

Beste arau zenbait ere oroitarazi ditu Udaltzaingoak: 16 urtetik beherakoek kaskoa eraman behar dute nahitaez bizikletaz doazenean. Bizikletek txirrina eduki behar dute, aurreko aldean argia, eta atzekoan islatzailea. Bizikleta aparkatzeko tenorean, prestatutako guneak erabili behar dira. Ezin da bizikleta farola, seinale edo antzeko batean kateatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!