Iruñeko Orfeoia parkeko plaka "errespetu falta" dela salatu du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2015ko api. 21a, 08:54
Argazkia: @OrfeonPamplones

Arazorik gabe itzuli daitekeen toponimo bat izateaz gain, euskal gramatikatik erabat kanpo dagoen izen osagarria dela adierazi du.

“Agerian geratu da beste behin UPNren Udal Gobernua ez dela gai Iruñea hiri elebiduna dela onartzeko Euskararen Ordenantzan ageri den moduan”, nabarmendu du Geroa Baik. “UPNk hizkuntza paisaiatik euskara baztertu du, baina onartezina dena da, baliabide publikoak xahutzea, plaka horiek bi hizkuntzatan idatziriko beste plakekin ordeztu beharko direlako”. Zentzu horretan, koalizioak gogoratu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren ebazpenak Paseo 25 de Noviembre pasealekua-ren plaka euskarazko izena jasotzen duen beste batekin aldatzera behartu duela Udala.

“Azken urteotan oposizioko taldeok Ordenantza betetzen ez duten plakak aldatzeko aurrekontuen aldaketa bat onartu genuen, baina tamalez gauzatzea UPNren esku dago, partida hori Calle Cendea de Olza Kalea bezalako plaketan xahutzen ari da, elebitasuna errespetatu gabe”.

Geroa Baik bukatzeko esan du, helburua ez dela gaztelania gutxiestea, euskara gaztelaniarekin parekatzea baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!