Pazko-astean, haurrentzako hamar ekitaldi izanen dira Iruñeko Udalaren Civivox zentroetan. Eta horien inguruko informazioa euskaraz ere karrikaratu du Udalak, sare sozialen bitartez. Haatik, hamar ekitaldi horietako bakar bat ere ez da euskaraz izanen. Denak gaztelera batuan izanen dira. Bada marka. Ez dakigu zer uste duten udaleko programatzaileek: haur euskaldun guztiak kanpora doazela oporretan, haur euskaldunei ez zaizkiela kultur ekitaldiak gustatzen, haur euskaldunak ez direla existitzen... Itziar Aranguren kazetari eta ama familiakoak honako ika-mika hau izan du Twitterren Iruñeko Udalaren kultur ekitaldien berri ematen duen kontuarekin. Honatx gaztelerazo ekitaldion berri emateko Udalak karrikaratu duen euskarazko afixa: