Iruñeko Udaletxea, ilunpean

Euskalerria Irratia 2015eko martxoaren 25a

Iruñeko Udaletxea, harresiak ea lau iturri apaingarri ilunpean geldituko dira heldu den larunbatean 20:30etik 21:30era “Planetaren ordua” izeneko ekimenarekin bat eginez.  

Klima aldaketaren inguruko informazioa eta hausnarketa sustatzea helburu duen nazioarteko ekimen honekin bat eginen du Iruñeko Udalak, aurten zazpigarren aldiz.

Udaletxeko etxaurreko argiak, harresietakoak eta Merindade, Bianako Printzea, Rodezno Kontea eta Nafarroako Blanca plazetako iturrietakoak, 60 minutuz itzaliko dira. 

Ekimena Australiako Sidney hirian sortu zen 2007an WWF (World Wide Fund For Nature)erakundeak bultzatuta  eta gaur egun 7.000 hiri inguru izaten dira urtez urtez proposamenarekin bat egiten dutenak.

Antolatzaileek erakunde ofizialei ez ezik, hiritar orori ere ekimen honetan parte hartzeko eskatzen diete. Horretarako informazio guztia eta hainbat ideia zehatz bildu dituzte haien web gunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!