Pasahitza 2012-05-09

Euskalerria Irratia 2012ko maiatzaren 9a

Eguneko kiskoa eta agenda aztertu ondoren, Egurne Begiristainen Eguneko Argazkia atera digu. Xabier Lasa eta Fermin Etxegoienekin M15eko mugimenduaren urtebeteaz aritu gara. Aingeru Epaltzak Minutu Bateko Manifestua igorri digu. EILASeko Kepa Yekora eta LABeko Espe Iriartekin hezkuntzan iragarri murrizketak aztertu ditugu, eta Patxi Huarte, Zaldi Eroarekin 2012ko sanferminak iragarriko duen kartela aztertu dugu Solasaldi Grafikoan. Egunero bezala, Josetxo Azkonaren Etenak itxi du saioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!