Irrati lizentzien banaketan zenbat proiektu aurkeztu diren ezagutu dugu gaur: Iruñerrian bi lizentzia banatuko ditu Nafarroako Gobernuak, eskaerak 19, Euskalerria Irratiarena tartean. Nafarroa osoan 44 irrati lizentzia banatuko ditu Foru Gobernuak eta 42 eskaera aurkeztu dituzte. Bestalde, Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak egin duen iragarpenaren arabera, PPk hezkuntzan proposatu dituen neurriak ez dira bere horretan aplikatuko: adibidez, ikasgelak, oro har, ez dituzte handituko. Kasuz kasu aztertuko dute egoera, eta ikasgelak handitzekotan, gehienez ehuneko hamar handituko dituztela esan du Iribasek, eta ez Espainiako Gobernuak proposatu duen ehuneko hogei. Bi gai hauetatik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.