Nahiko genuke bestelako gai eta albisteak izatea kontatzeko, baina gaur ere betikoarekin gatozkizue: ekonomia. Dirurik ez eta gastuak moztu beharra dagoela. Beste 54 milioi euro murriztuko dituela iragarri du Nafarroako Gobernuak, baina oraingoz ez du esan nola eta bi aste hartu ditu erabakiak hartzeko. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.