Eguneko prensta eta agenda aztertu ondoren, Elixabete Garmendiak eguneko argazkia aukeratu ditu. Patxi Huarte, Zaldi Eroa, marrazkilariarekin tertulia grafikoa izan dugu. Fermin Erbitik Minutu Bateko Manifestua igorri digu, Urko Aristerekin Aste Santuan izanen dugun eguraldia aztertu dugu, eta Igor Ijurrarekin musika klasikoan obra bakar batengatik ezagunak diren konpositoreak entzun ditugu. Egunero bezala, Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.