Iaz Lizarran sorturiko kontsumo taldearen esperientzia baliatuz, Iruñerrian jite bereko taldea sortu du EHNE nekazal sindikatuak Asteartero, hainbat nekazarik, besteak beste, barazkiz beteriko saskiak banatzen dituzte sindikatuaren Iruñeko egoitzan. Horren ingurukoa da aste honetako Nafarroako Hitzako erreportaje nagusia. Bardoei, Nafarroako taldekako bertsolari txapelketari buruzko informazioa ere aurki daiteke Berriako gehigarrian, baita Ilundaingo adinduen zentroari buruzkoa ere. Aste honetan iritzi emaile, Angel Erro. Bere zutabearen izenburua, "Iraizgaitasuna".