Pasahitza 2012-03-13

Euskalerria Irratia 2012ko martxoaren 13a

Elixabete Garmendiak eguneko argazkia aukeratu ondoren, NUPen 25. urtebetzeaz aritu gara Jabier Etxeberriarekin. Fermin Erbitik Minutu Bateko Manifestua igorri digu, Urtzi Iraizoz musika irakaslearekin soinuaren maiztasunak aztertu ditugu, eta Josu Jimenez Maiarekin haikuez aritu gara. Egunero bezala Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!