Ekonomiarekin lotura duten gaiak gaur ere nagusi, baina, aurretik ETAren amaieraz UPNk, PSNk eta PPk Parlamentuan adostu eta onartu duten mozioa aurrerapausoa dela uste du ezker abertzaleak, hitzez hitz esaten duenetik haratago, UPNk, PSNk eta PPk onartu dutelako arazo politiko bat badela. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.