Iruñeko Udaleko Presidentzia batzordean bilkura berezia egin dute gaur, hizkuntza paisaia euskaratzeko eskaeraren inguruan. Duela lau hilabete pasa onartu zuen udalbatzak, gehiengoz, hiriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko mozioa. Baina, UPNk ez du oraindik bete.
Mozioa euskalgintzarekin batera adostu zuten udal taldeek, eta alde bozkatu zuten UPN eta PP ez beste guztiek. Finean, eskatu zutena: euskarak izan dezala gaztelaniak duen toki berbera hiriko seinale eta karteletan, Udalaren eskumenekoak direnetan.
Harrezkero, galdetu izan diote UPNri zerbait egiten ari ote den, bai Fermin Alonso kultura zinegotziari, eta baita presidentzia batzordean ere. Ez dute erantzunik jaso. Horregatik egin dute gaur bilkura berezia, baina UPNk eta PPk ez dute tramitera onartu euskararen ordenantza aldatzeko Nafarroa baik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak egin duten proposamena. Aitor Lakasta, Nafarroa Baiko zinegotziak eman dizkigu azalpenak.
Joan den urriaren 21ean onartu zuen Iruñeko Udalak hiriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko mozioa. Euskalgintzaren eskutik iritsi zen Udalera, eta bat egin zuten UPN eta PP ez beste talde guztiek.