Emakumeek kartzelan bizi duten bazterkeriaz ohartarazi du Salhaketak

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 26a

Emakumeak eta kartzela. Horixe da aste honetako Nafarroako Hitzaren aztergai nagusia. Naiara Elolaren erreportajearen abiapuntua, Salhaketa elkarteak berriki plazaraturiko liburua, Mujeres en prisión, hainbat emakume presoren testigantzetan oinarritua. Horren arabera, emakumeek gizonek baino baldintza okerragoak pairatzen dituzte giltzaperaturik daudelarik. Berriaren gehigarriaren beste aztergai bat, Baztango Udalaren Aroztegia proiektua, horren inguruko informazioa eskatu baitio NaBaik aginte taldeari. Kirola eta politika uztartzen dituen beste gai bat, Osasuna eta zergena. Bildu, NaBai, Ezkerra eta PPN GAzteluko plazako taldeari zergak barkatzearen aurka azaldu dira. Aste honetanb, iritzi emaile, berriki aita izan den Asier Azpilikueta. Zutabe autobiografikoaren goiburua, "Erditze plana pikutara". Hitza osorik irakurri ahal izateko, klikatu beheko irudian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!