Unai Zabaletari eskutik heldu eta Andoain herria ezagutzera eraman gaitu, herriak dituen ezaugarriak azaldu dizkigu, Edurne Elizondo natura eta animaliei buruz aritzen zaigu, gaurkoan begano izatearen aldeko arrazoiak eman dizkigu, "Punto de vista" zinema mintegiaren inguruan aritu zaigu Usue Arrieta, Kostarikara bidaia egin du Maitane Buruskok, bertan izandako abenturak eta bitxikeriak kontatu dizkigu, asteari "soinu errepasoa" egin dio Urko Aristi kolaboratzaileak, eta bukatzeko azken orduko albisteak bildu ditu GARAko Martxelo Diaz kazetariak.