Gaur egin dute martxoaren 29rako greba orokor deialdi ofiziala ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek Nafarroako Gobernuaren Enplegu Departamentuan. Bilbon gauza bera egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, huelga Hego Euskal Herri osoan deitu baitute. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.