"Txapelpunk" taldeko abeslaria izan dugu aste honetan Arratsalde.on saioan. Krem de la krem izeneko lana kaleratu berri dute. Eskorbuto, M.C.D, Kortatu,Ume Gaiztuak, Orquesta Mondragón, Etsaiak, Delirium tremens, Zurrapak, Andanada 7, Zerbizio, Askatu, Txapelpunk bera, Cicatriz eta BAP bezalako taldeen abestien moldaketak biltzen dituena. Iñigitok, diska honen ingurukoak kontatzeaz gain, bere bizimodua eta pasioa den arrantzaz ere hitz egin digu. Agertoki gainean ez dagoenean, olagarroak edo berdelak arrantzatzen dabil bere Itsasontzian. Abeslari honen arabera toki ezinhobea da itsasoa irudimena eta sormenerako.