Ekonomia, murrizketak... albistegien zati handiena hartzen duten gaiak dira azken boladan. Baina egoeraren larritasunaz konturatzeko, kasu zehatzak ezagutzea komeni izaten da eta hala egin dugu. Gurean izan da Xanti Begiristain; mendekotasun handia aitortua dio administrazioak, baina laguntza eskasa ematen dio. Hortik heldu nahi izan diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.