Manuel Lasarte bertsolari handia hil da

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 13a

"Nafarroa Garaiak inoiz izan duen bertsolaririk handiena". Hala definitu du Mikel Bujanda irratiko zuzendari eta bertsozaleak Manuel Lasarte. Lasartek atzo eman zuen azken hatsa. Leitzan jaioa, 1927an. Orion hazia. Berrogei urte eman zituen plazarik plaza. Hasieran, Txirrita. Lazkao Txiki edo Uztapide alboan zituela. Gero, Joxe Agirrerekin eta Lazkanorekin. Azken txanpan, Lizasorekin, Egañarekin eta Peñagarikanorekin. Duela 25 urte utzi zion jendaurrean kantatzeari, urdaileko ebakuntza baten ondotik. Bujandak nabarmendu duenez, bertso txikiak egiten zituen, luzeeran motzak, baina sentimendu handikoak. Lerroon ondoko irudian, gure diskotekatik berreskuratu dugun harri bitxia 'Manuel Lasarte, Nere bertsoak' diskoaren azala. Binilo horretan aurki daitezkeenak, Lasarteren hainbat bertso, besteak beste, Leitza jaioterriari eskainitakoak. Lerron azpian, bi audio: bata, Bujandak Lasarteri buruz azaldutakoak biltzen dituena. Bestea, Lasartek Leitzari eskainitako bertsoak. Bideoan, ETBk Manuel Lasarteri buruz egindako erreportajea. [powerpress ]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!