ETB digitalki zabaltzeko hedagailua jarri zutenen aurka zigor espedientea zabaldu du Espainiako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2012ko otsailaren 9a

Erreniega mendian ETBren seinalea digitalki zabaltzeko hedagailua jarri zutenen aurkako zigor espedientea abian jarri du Espainiako Gobernuak, Nafarroako bere ordezkari Carmen Albak hala eskatuta.

Eusko Alkartasunako militante talde batek jarri zuen hedagailua martxan, Iruñerrian ETB Lurreko Telebista Digitalarenm bitartez ikusterik izan zedin.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak horretarako hitzarmena lotu zuten, baina hitzarturikoa ez da gauzatumilioi bat euro behar ei zirelako horretarako, eta ez batak ez besteak ez zutelako ordaindu nahi. EAko militanteek, baina, 12.000 euro besterik ez dute behar izan ETBren seinalea digitalki barreiatzeko. Ikusteko dagoena, isunik ordaindu beharko ote duten. 13:00etan, Egunean Egunekoa albiste albistegian, EAren balorazioa eskainiko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!