Enpresek 2008tik 2011ra 204 lan erregulazio espediente aurkeztu dituzte, eta Nafarroako Gobernuar 201 onartu ditu. Hiru, besterik ez du atzera bota. ELA sindikatuak eman ditu datuok, eta gaineratu du Gobernua makurtuta dagoela enpresen interesetara. Hasiera batean, erregulazio espedienteak kaleratzeak ekiditeko sortu zituzten. Baina, ELAren aburuz, gerora soldatak murrizteko, langileen lan baldintzak okerragotzeko eta, hainbatetan, kaleratzeak merkeago egiteko tresna bilakatu da.