Langabezia basatiki gora egiten ari den honetan, minijobs-ak aipatzen ari dira balizko konponbide moduan. Hamabost orduko lan astearen truke, 400 euro. Horixe da formula. Gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzeko neurri egokia dela esan berri du Nafarroako Gobernuko Lan kontseilari Lourdes Goikoetxeak. Gai hori jarri diegu mahai gainean gure solasaldi filosofikoko bi kideei, Fermin Etxegoien eta Xabi Lasari. Eta erantzun tinkoa eman digute: minijobs-ak kapitalaren aldeko neurriak dira, kapitalari erraztasun eta etekin are handiagoak emanen dizkietenak, eta langileen eskubideak are gehiago murrizten dituztenak.