NASAko adituek "sun eruption" deitzen dituzte. Gure kolaboratzaile Patxi Huarte Zaldieroak "eguzkiaren puzker" esaten die. Kontua da, noizean behin, eguzkiak bere orbanekin loturiko energia magnetikoa askatzen duela, eta energia horrek Lurrarengan eraginak izaten dituela. Batzuk, ederrak: aurora borealak inoiz baino ikusgarriagoak izaten dira. Beste batzuk, birrintzaileagoak: ekaitz magnetikoak zenbait tresna teknologiko matxura ditzake. Azken egunotan eguzkiak putz bat baino gehiago bota du. Horiez mintzatu zaigu Zaldieroa, aste honetako solasaldi grafikoan. Bideoan, iragan asteko eguzki puzker indartsu baten bideoa, NASAk grabatua.
[powerpress]
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=IUY2bZLi3mU[/youtube]