Azaletatik sustraietara liburua izan dugu hizpide Pasahitza saioan, Amets Rodriguez liburuaren egilearekin. Argitalkpen ikusgarriak azken 50 urteetan Euskal Herria markatu duten diskoetako azalak biltzen ditu bere baitan. Bidean Mikel Laboa eta Delorean, Xabier Lete eta Eskorbuto, Kortatu eta La Oreja de Van Gogh. Protagonista askoren aipamen bizi-biziak; Fermin Muguruza, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Luis (Beltza Records), Benito Lertxundi, Mursego, Kepa Junkera, Iñigo Argomaniz, Mikel Erentxun, Nico (M.C.D.), Iñigito eta Auo (Etsaiak), Josu Zabala, Aurora Beltrán, Xabier Montoia, Eñaut (Ken Zazpi), Shanti (Lobo Eléctrico), Francis (Doctor Deseo), Alex Ubago, Anjel Valdés, Diego Vasallo, Alfredo (Barricada), Gose, Delorean... Musikak eta bere inguruak beste ezerk ezin elkar ditzakeenak.