[slideshow]
Gaztelu plaza, Gaiarre antzokia, Udal plaza eta Baluarte izoztu egin dituzte. Antzerki eskolako ikasleak, zuzendaritza taldea eta ikasle ohiak bildu dira. Janzkera iluna eta maletak eskuetan. Bidaia hasi dute gaur nora doazen jakin gabe. Izan ere, Nafarroako Gobernuak 2012. urtera begirako aurrekontuetan ez du dirurik bideratu Nafarroako Antzerki eskolarentzat. Horixe salatu dute gaur, isilean.
Gaur egun 3.226 ikasleri ematen diete formakuntza: arte dramatikoan, ikastetxeetan egiten dituzten tailerretan eta helduei ematen dietenetan. 26 urteko ibilbidea egin du Antzerki eskolak eta beldur dira ateak itxi beharko dituelako, dirurik ezean. Datozen egunetarako ere deitu dituzte protestak. Heldu den hilaren 16an Parlementura joanen dira zuzendaritzako kideak euren egoeraren berri ematera.