Gorka Urbizu: "Disko berrian pop gogorra egin dugu"

Euskalerria Irratia 2012ko urt. 10a, 14:19

Berri Txarrak  musika taldeak zazpigarren diskoa argitaratu du. Hamabi kanta bildu dituzte proiektu berri horretan. Gorka Urbizu abeslariak esan du disko berrian  pop gogorra egin dutela.

"Haria" izeneko lan berrian erritmo gogorra, soinu zikina, gitarraren indarra ... eta horren gainetik ahotsaren melodia eta pop estiloaren kutsua izanen dira nagusi.

Euskalerria irratian Berri Txarrak taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea, Gorka Urbizu izan dugu. Lekunberriko musikariaren esanetan disko berrian metalaren erritmoan inoiz baino gehiago murgildu dira eta kontrastean inoiz baino hurbilago ibili dira pop doinuetatik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/psh05535.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!