Zer da zuzena?

Euskalerria Irratia 2011ko azaroaren 28a

Aitor Etxarte

Kant filosofoak bere programan imajinatu zuen gizarte modernoan legeak ohitura eta tradizioaren lekua hartuko zuela, hezkuntzak erritoa ordezkatuko zuela, zuzenbideak erlijioa, konstituzio zibilak aspaldikoen autoritatea. Azken finean, politikak gizakia superstizioetatik askatuko zuela.

Zer da asmo ilustratu hartatik gauzatu dena?

Balantzea iluna da. Merced kalea prozesioek hartzen dutenean, bizitzaren pasarte nagusiak carrefourren edo eroskin ospatzen direnean, besteen eskubideen faltak axolagabez hartzen ditugunean, ohiko topikoen bidez goi mailako kultura gutxiesten denean, bortizkeria agerikoa edo isilpekoa denean langile, andrazkoak edo baztertuen kontra, zer esango dugu?

Zer dago zuzen? Nola baloratzen ditugu gure jokaerak? Edo besteenak? Carlos Fernandez Liriak Kanten asmoen balantzea egiterakoan dio: garen egoeran ez dugu modurik jakiteko egiten ari garen hori nolakoa den horretan ari garenean. Moralaren ahotsak ez daki zer esan.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/aitoretxarte20111128.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!