Olentzeroren agerraldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera

Euskalerria Irratia 2011ko azaroaren 25a

Hilabete falta da Iruñera eta Euskal Herri osora Olentzero iristeko. Iruñean, jada egin du agerraldia. Aurreko urteetako liskarrak gogora ekarri ditu, batez ere Iruñeko udalak jarritako trabak, eta aurten amaituak egotea espero duela esan du. Baimen eskaera egin dute udalean.

Pozik azaldu dira Gora Iruñea Plataformatik, izan ere, Done Saturdi egunerako antolatutako ekimenei ez die trabarik jarri. Hortaz, iazko udalaren politika horiek garai berri honetan zentzurik ez dutela adierazi  eta bizilagunekin elkarlanean aritzeko dei egin diote Iruñeko udalari. Jai herrikoiak, euskaldunak, parekideak eta parte hartzaileak errespeta ditzan eskatu dute.

Modu horretan, Olentzero eta Maridomingirekin bat egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ere. Gainera, heldu den asteazkenean, hilaen 30ean, ikuskizuna eskainiko dute Anaitasunan arratsaldeko bostetatik aurrera. Eurekin izanen dira Olentzero eta Maridomingi ere, haurren eskutitzak jasotzen. Beste hainbat gonbidatu ere azalduko dira oholtza gainera. Pailazoek gonbidapena egin dute agerraldian.

Beraz, Gora Iruñea itxaropentsu dago, aurtengoan inolako trabarik gabe Olentzero Iruñeko auzo eta kaleetan izan dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!