Iñigo Astiz
Sekula guztiz heltzerako badoan
presentzia lauso bat baino ez da
iraultzaren ideia nahasia hemen,
luxu ezinbestean proletarioen eta
erantzun beharraren urjentziaren aldean.
Halere bere denbora dute keinuek
eta bere norabidea erritualak;
badoaz konbinatzen klase gorrotoa
eta hizkuntzaren ñabardurekiko kezka
hain delikatu eta kasik preziosista,
azkenean, beteko ez dela jakin arren
guztiek beharrezkotzat sentitzen duten
erantzun garden batera errenditzeko:
bederatzi ez, bi bai, abstentzio bat.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/ic3b1igo.mp3]