Aitor Etxarte
Azkenean Josefa Huartek arte bilduma Opus Deiren biltegira darama. Edozeinek asma zezakeen afera luzearen interbidea aspaldikoak direlako familia hori eta talde horren loturak (Ikus, adibidez, “Cátedra Félix Huarte de Estética y Arte Contemporáneo”). Nafarroan gara eta arazoak gure marka behar zuen: guztion diruaren bidez, ez dagoenean ere, logia edo banda bat saritzen da.
Arte garaikideak aspaldi ihes egin zuen gizarteko miserietatik eta nahiago izan du, orohar, estetizismoa, begirada endogamoa, narzisismoa, inozentzia ideologikoa. Bestela esanda, artearekiko atximendua soilik. Hortik kanpo dagoenak arrisku ideologikoetan jartzen du egilea. Esandako bilduma arakatzea azterketa interesgarria da aurrekoa egiaztatzeko: abstrakzioa, expresionismo abstraktua edo razionalismo minimalistak dira nagusi. Hor dira burges aberats handien ohiko katalogoko izenak: Mark Rothko, Pablo Palazuelo, Rafael Ruiz Balerdi, Antonio Tápies, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida.
Kontu zaharrak dira hauek. Josep Fontanak aurreko mendearen erdian gertatu ziren aldaketen kontura idatzia du: Margolariek errealismoari uko egin zioten espresionismo abstraktuaren mesedean eta gutxiengo intelektuala ulertzeko gai izango zen hizkuntza erabiltzen hasi ziren.
Garai beretsuan, IMENASAn gure aitak egiten zuen lan eta, bera bezalako milakako langileei esker, Huartetarrek artistak eta beraien produktuen bildumak erosten hasi ziren. Hori delako, labur esanda, historio honen haria: langileen izerdiekin sortutako etekinekin lortu ziren merkantziak, hemendik aurrera, banku egokian gordeko dira.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/aitor-etxarte-20111121.mp3]