Josi Basterretxea
Elvira eta Mariano, Mariano eta Elvira. Zail da gaur Espainiako presidente izango denaren argazkia saihestea, egunkarietako lehen orrialdeei erreparatuz gero.
Emango du argazki horrek hizketarako beta: pasio handirik ez du erakusten.
Horretatik aparte, argazki asko utzi ditu atzoko egunak, lehen orrialdeetan nahiz barrukoetan.
Horien artean, sozialisten aurpegi luzeak dira esanguratsuak. Inguru hurbilera begiratuta, Eduardo Madinaren so alderraia iruditu zait aipagarria: Patxi Lópezen ondoan, abduzitua ematen du, Gasteizko Lehendakariak datuen balorazioa egiten duenean.
Uxue Barkosen negar-poza bera ere hor dago, irudi aipagarrien artean. Argazki txikitan ikusi dut, baina esangura handikoa iruditu zait.
Labriteko zazpi magnifikoen argazkiak ere badabiltza paperetan. Taula gainean, ohiko familia-argazkia erakutsi dute. Tabernan, bestelakoa: Gabonetako loteria-irabazleak ematen dute, ospakizun-edalontzia eskuan.
Argazkiak argazki baina, eskuinak hartu du aginte-makila Madrilen.