Errelatoa

Euskalerria Irratia 2011ko azaroaren 8a

Gorka Bereziartua

Narrazioa. Ipuina. Kontakizuna. Istorioa. Prosa eta poesia. Bertsoa, balada eta kanta. Eleberria, elezaharra, pasadizoa, parabola eta alegia. Anekdota. Kronika. Kronologia. Zurrumurrua eta esamesa. Eta satira eta parodia eta ukronia eta distopia eta tragedia eta komedia. Pikareska. Melodrama. Aforismoa. Mikroipuina eta nanoipuina. Haikua. Antinobela. Autobiografia. Ez-fikziozko nobela, nobela biografikoa, nobela paraleloa, nobela korala. Gidoia, eskaleta, dialogoa, monologoa, dekalogoa. Eta erromantzea. Eta epika eta lirika. Mitoa. Fantasia. Diarioa, gutuna, bitakora kaiera. Esaera zaharra, atsotitza, zahar-hitza eta errefraua. Apologia, sermoia, homilia. Eta gelditu egingo naiz eta galdera bat egingo dut: zein arraiori, zein kristori, zein demoniori okurritu zaio “errelato” hitza erabiltzen hastea? Dei diezadala, mesedez. Euskaltzaindiaren Literatur Terminoen Hiztegia oparitu nahi diot, liburukote horrek daukan pisu guztiarekin buruan danba eman ondoren, betiere.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/11/gorka.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!