Zer bizimodu gordetzeko

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 26a

Iñigo Astitz

Aitaren fabrikara bisitan,

kamioiak eta kamioiak atean

denak sarrailaz beteta.

Besteenen artean bereiztezin,

eta, halere, zure aitarenak

zure aitak egindako gutxiak.

Bata bestea errepikatzen kamioiak,

eta gerraurreko zure harridura

espazioan zabaltzen, sarraila

tona artean galdezka – zuek

orduan bat ere ez zenutelako-,

zer jendek erosiko ote zituen,

zer bizimodu gordetzeko.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/ic3b1igo-astiz.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!