Angel Erro: "UPNko agintariek arrazoia dute"

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 20a

Scoop! Scoop! Primizia! Primizia! Angel Erro poeta UPNko agintariekin bat dator. Hitzez hitz, UPNko agintariek arrazoia dutela esan du gaur, Pasahitza saioko kultur solasaldia. Mintzagaia, Iruñeko UDalaren Kultur Plan Estrategikoaren diagnosia zen. Horren arabera, “prentsa irakurketa alde batera utzita, Nafarroako herritarrek Estatuko beste edozein erkidegoko herritarrek baino interes gutxiago erakusten dute kultur ekintza guztiekiko”. Errok epai horrekin bat egin du, eta gaineratu du Iruñerriko panorama kulturala basamortu hutsa dela.  Solasaldi berean, Hedoi Etxartek salatu du euskaldunok maiz aipatzen dugun "gure kultura" hori ez dela existitzen. Eta Iñigo Astiz armairutik atera da, aitortuz poeta edo kazetari baino gehiago, Hard Core bateria jotzaile sentitzen dela. Hori guztia eta gehiago azpian duzuen pod-cast-ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!