Non dira gure Lur Santuak?

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 18a

Aitor Etxarte

Utopia guztiak mugimendu eraldatzaileak izateko jaio dira. Herria errealitate miserabletik paradisurako bidean jartzeko. Gure artean nagusia izan den monoteismorako Lur Santua Palestina izan da. Beste asko ere historiak ekarri eta lurperatu ditu.

Alfred Rosenbergek, adibidez, utopia nazionalsozialistaren teoriko ezagunak adierazi zuen: Alemanen lur santua ez da Palestina, Rhinen ibai bazterretan diren zenbait gaztelu, Saxoniako lur emankorrak eta Mareinburgoko gotorleku prusiarrak dira.

Oraingo lur santuek lotura dute, agian, ezlekuak deitzen diren horiekin. Espazio pribatu hiperzainduak, kontsumorako sortuak, hiriari bizkar ematen diotenak. Aireportu handiak, hipermerkatuak, barreiatutako urbanizazioak, autopistetako restopak, museo- jolas parkeak, hiri- museoak. Bistan da, aleman eskuindarrak beraien Lur Santua gauzatzen ari direla. Bistan da gerra ez, baina ondorengoa irabazi dutela.

Eta gure etxean? Lur Santua ematen du toki txit polita, berdea eta  izan dela beti. Dela Donostia, dela Amaiur edo Lekeitio. Itsasotik edo basotik gertu, nekazari edo aristokrata kutsua izan duena. Beti ere, fabrika, langile klase edo Ebrotik urruti.

Gaurko egun historikoan  garai politiko berriaz mintzatzen gara etengabe baina proiektu guztien Lur Santuen berri urria dugu. Jakin, dakigunez, EAJren Lur Santua Eroskiko hipermerkatuak direla, PPrena Corteinglesa, PSrena Corteinglesaren edozein frankizia. Eta ezker abertzalearena, zein da?

Oharra: Urriaren 17an aireratua.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/psh05349.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!