Hamaika Tafallan

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 17a

No news, good news. Hala dio kazetaritza atsotitz ingeles zaharrak. Albisterik ez egotea albiste ona da. Eta atzo Tafallan, Nafarroa Oinez 2011 festa handian, ez zen albisterik izan: arazorik, ezbeharrik, gertakari notiziablerik ez. Beraz, albistea bat eta bakarra izan zen: milaka eta milaka lagunek festa erraldoia egin zutela euskararen alde. Hamaika hamaikan. Hamaika Tafallan. Irudi luke zenbaitetan hori bera albistea dela ahantzi egiten zaigula. Irudi luke zenbaitetan ahaztu egiten zaigula gauzak ongi atera daitezen ehunka lagunek gogor egin behar izaten dutela lan. Tafallako Garces de los Fayos ikastolako zuzendari Rexu Urrutiak horixe nabarmendu du, ongi egindako lanaren ondorio zuzena dela gauzak horren ongi ateratzea.

Argazkia: Nafarroa Oinez

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!