Agosti Xahok baditu milaka aurpegi

Euskalerria Irratia 2011ko urriaren 5a

Idazle zuberotarrari buruzko jardunaldiak eginen dituzte Baionan

Agosti Xahori buruzko jardunaldiak eginen ditu Eusko Ikaskuntzak Baionan, urriaren 8an, haren jaiotzaren 200. urteurrenaren karietara.

Bere figura aztertuko dutenen artean, Xabier Zabaltza, Xipri Arbelbide eta Fermin Arkotxa.

Gizon polifazetikoa izan zen Xaho: idazle euskaldun, fama handiko kazetari, abertzale aitzinikusle, antiklerikal karlistazale, errepublikazale amorratu...

Xahoren hizkuntz zaharra

Besteak beste, Aitorren mitoaren sortzailea izan zen Xaho. Horri buruzko artikulua idatzi du Ana Toledok: Aitor, euskaldunen identitatearen eratzaile.

Ana Toledori Xahoren inguruan elkarrizketa zabala egin dio Mikel Bujanda lankideak, Eusko Ikaskuntzak babesturiko Kultur Arloa saioan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!