Revolución, iraultza hitza goiburutzat ibili zuen Nafarroako Kutxak duela zenbait urte (lerro hauen gainean, garai haietan behirategietan jartzen zuten irudia). Eta ezin uka daiteke azkenean Foru Erkidegokoa zen aurrezki kutxa irauli egin dutela, hankaz gora jarri dutela. Hala azaldu digu Sabino Cuadra abokatuak. Pasahitza saioan azaldu duenez, lehen Nafarroak %100ean kontrolatzen zuen kutxa zen, eta orain banku baten %16 besterik ez da. Lehen Nafarroako ekonomia finantzatzeko tresna bat zen lehen, eta orain Madrilen ditu erabaki guneak. Burtsara atera eta gero, banku horrek hiru bider txikiago diren kutxak baino gutxiago balio du eta %44 pribatizatu dute.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/10/psh05289.mp3]