Fut-bola, Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2011ko urr. 3a, 09:21

Ikaragarria Osasunaren eta Mallorcaren arteko larunbateko partidaren kontakizuna, Euskalerria Irratian. Erran nahi baita ikaratzeko modukoa. Izan ere, etorkizun hurbila igartzen eta iragartzen bitan asmatu zuten Aritz Ibañezek eta Juan Kruz Lakastak. Partida osoan bitan besterik ez zuten esan geldikako jokaldi batean gorritxoen gola hel zitekeela, eta biotan sareratu zuten baloia Mendilibarren mutilek.  Pena gehiagotan ez esan izana, azkenean Gazteluko plazako taldeak 2-2 berdindu baitzuen Balear uharteetako taldearekin. Kontakizun paranormalak. Irudi luke aztiek kristalezko bolan nola, hala irakurtzen dutela haiek etortzekoa dena baloian. Norbaitek bere etorkizuna haiek haien 'fut-bolan' irakurtzea nahi badu, dei dezala 948 17 01 51 telefonora, eta prezio ona eginen diote. Lerro hauen azpian, dioguna frogatzen duten grabazioak. Lerro hauen alboko irudian, Aritz Ibañez, larunbateko kontakizuneko une batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!