Sozialisten aukera bikoitzaz

Euskalerria Irratia 2011ko eka. 3a, 18:00

Fermin Erbiti 

Hauteskunde ondorengo egunotan, hemen deus ez dagoela erabakita entzuten ari bagara ere, dena egina dago. Sozialistak UPNrekin bat eginik, gobernuan edo gobernutik kanpo laguntza emanez. Erabakia zaila da, orain arteko estrategiari eustea delako, eta lehengo eguneko emaitzek ongi azaltzen dutelako zein den estrategia horren ondorioa.

Alternatiba izateari uko egin ondoren, Gobernura sartu edo gobernuari kanpotik lagundu: hortxe sozialisten aukera bikoitza, bakarra, berdintsua. Sartzekotan, zenbait kontseilaritza, norentzat… horiek izanen dira eztabaidagai bakarrak. Baina laguntza zer egiteko litzateke politikari arduratsu batek egin beharreko galdera: esaterako, Unibertsitate Publikoan medikuntza jartzeko, gizarte zerbitzuetarako gastua handitzeko edo hizkuntza politikan erabateko aldaketa ziurtatzeko. Alegia, Anguitak aldarrikatzen zuen programa-programa-programa. Eta hori gobernuan zein gobernutik kanpo egin daiteke, beti ere zerbait aldatzeko borondaterik dagoenean…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!