Euskalgintza krisian da

Euskalerria Irratia 2011ko mai. 25a, 13:00

Aitor Etxarte

Hau ez da inorentzako sekretua. Irakaskuntzan, komunikabide edo kulturgintzan kimu berderik ez da. Beste alor askotan, enpresa edo elkarte pribatuetan, inoiz ez dira kimurik izan gure artean.

Dakiguna egiten dugu, egiten dugunok, eta emaitzak bistan dira, nola bestela. Ohiko bideek ezin dute besterik eman. Aurreko hamarkadetan egindako lan gogorra, hainbat aferetan erratikoa, gordetzen eta kudeatzen ari gara aspaldi. Asko da iraganari begira egiten duguna, gutxiago etorkizuna gure egiteko.

Gure ahuleziak tabu bihurtu ditugu. Euskaraz eta kittoko leloa izan da nagusi Nafarroan beste ezer aztertu gabe: euskaldunon kopurua, gure trinkotze maila, komunitateen historia linguistikoak edo jendartearen asmoak eta erabakiak. Euskara mundutik espainiera eta frantsesa ukatu ditugu kulturgintza publikoan, pribatuki lotsaz beterik erabili dugun bitartean.

Frankofobiatik ingelesfobiara jo du diskurtsoaren penduloak espainera gizentzen zen bitartean. Hizkuntzen arteko hegemonia, afera politikoa izanik ere, beti modu gorrian nabarmendu da ardura pertsonalak saihestuz edo eta, azken urteetan bezala, era histerikoan esanez euskara despolitizatzea premiazkoa dela. Eta abar.

Euskaldunon bizitza linguistikoa tabuz itota dugu. Eta tabuak ez dira eztabaidan jartzen. Ez dago hori egiterik.

Albert Einstenek zioen teoriak erabakitzen duela zer den aztergai, ikusgarri egiten dena.  Hori jakin da ere, urteetan bere kalkuluak zuzendu zituen unibertsoa estatikoa zela pentsatzen jarraitzeko. Azkenean, jakina denez, berarengan ohiko bidea izan zena utzi eta unibertso dinamikoaren azalpena formulatu zuen: uzkurtu eta hedatzen dena.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/05/psh05002.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!