Ezer ez da biharko

Euskalerria Irratia 2011ko maiatzaren 18a

Aitor Etxarte

Makinismoa abiatu zenean langile mugimenduaren baitatik sortu ziren makinak pertsonen etsai sentitu zutenak. Lantegietako sofistikazio mekaniko bakoitzak,  ekoizpena handitzen zuen bitartean, pertsonen lana baztertzen zuen. Makina berri bakoitzak, langileen kaleratzea zekarren. Beti ere, etekin gehiago eta azkarrago langile gutxiagorekin. Matxinadak, sabotajeak eta beste gertatu ziren Ludditarren arrasto zabala jarraituz.

Etekinen urrats berria izan zen Munduko II. Gerraren ostean zabalduz joan zen merkantzien zahartze planifikatuarena. Erositako tresnek gero eta iraungitze data laburragoa izan dute ordutik hona. Kotxe, arropa, ordenagailu edo telefonoek urtez urte bizitza erabilgarri laburragoa dute. Kontua da  zahartze planifikatua ez dela ohiko makinetara mugatu. Bikote harremanak, seme-alabarekikoa, kirol zaletasunak, ideiak edo asmoak merkantzien eran bizitza gero eta laburragoa dute ere.

Hori gertatu zaio etxeko ogi txigorgailuari. Hil da. Konpontzera eraman eta dendariak irri keinu tristez esan dit ez duela merezi. Merkeagoa zela berria erostea. Gosaltzeko paisaia osatzen zuen kafea eta Euskalerria Irratiarekin. Akabo iraganeko garaiak.

Marvin Harris soziologoak idatzi du zahartze planifikatuak kontsumitzaileen fedeaz baliatzen da, uste duelako produktua gero eta berriagoa izan orduan eta hobe funtzionatzen duela. Hori gaztetasuna laudoriatzen duen kulturan du oinarri eta etorkizuneko ikuspuntu positibo sinple batetik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/05/psh04993.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!