Estatutuak estatutu

Euskalerria Irratia 2011ko mai. 12a, 19:00

Aingeru Epaltza

Ez da aise isilduko Bilduren inguruko zalaparta. UPNk, Kongresuan, galdera egin dio Zapaterori. Ea erakundeetako diruak balioko ote duen terroristek armak erosteko, eta halakoak. Egia da ez duela sobera laguntzen preso askatu berri baten argazkiak, Bilduren pankarta eskuan duela, baina hori da harreman publikoetarako ikastaroak antolatzea ahantzi zaielako. Gauza bera gertatzen zaie Iruñeko auzo batzuetan Nafarroa Bairen txartelak zikintzen ibili direnei. Badakizue, traidoreak-eta.

Horiek ere egokitzapen ikastaroak falta. Artetik errateko, hegoaldeko lau probintzietarako estatutuarena ez da pixka bat betikoaren betikoa? Oroimenak huts egin ez badit, ezker abertzaleak hegoaldeko lau probintziendako estatutu bat agintzen duen laugarren aldia litzateke hau, 1979tik hona. Patxi Zabaletak ederki egin du gisa horretako sinbolokeriak salatuta. Zabaletak ongi daki noraino diren alferrikakoak halako iragarpenak, berak ere noizbait halako estatuturen bat aurkeztu baitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!