Bortizki hartu gaitu eguzkiak

Euskalerria Irratia 2011ko apirilaren 5a

Aitor Etxarte

Beti esaten dugu uste gabekoa dela munduaren bazter honetan dugun eguraldia, batetik bestera jauzika edo estropezuka egiten duela, datorrena iragartzeko seinalerik ematen ez duela, bat batean mudatzen dela. Tokiaren baldintza geografikoek  kapritxo hauek sortzen ditu. Eta guk ez dugunez asmatzen,  ikusleen mailaraino degradatzen gaitu honek.

Kolpez eguzkia jabetu zen ostiralean eta mundu berriak zahar egin du grisa, adaska hutsak, argi motela, berokia, lurrerako begirada. Armairuko beste kaxoiek pizten dute orain gure arreta, ispiluari galdetzen diogu inoiz baino gehiago nor den aurrean dagoena, besteen begiraden premia handiagoa dugu, gogorrago egiten da bakardadea. Izaki bizidunak gara, animalitxo koitaduak eta iratzartzeko ordua dugu, irribarre egitekoa.

Tradizio zaharreko kontakizunetan irribarre zabala eguzkiaren dirdiraren adierazlea da, eguzkiaren jaiotzarena, intentsitatearena, bizitzaren betetasunarena.

Homerok idatzi du sasoi honetan irribarreak lurra berdetzen du. Helios olerkari platonikoak beste hau: Zure malkoak guztiz mindua den izadia dira. Barrearekin izadi genero sakratua ekarri zenuen. Irribarrearen aroa da.

Merced kalean, bitartean, karnabak eta kanariak kantari dira, bete-betean.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/04/psh04782.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!