Iritzia: Errealitate puntual hau baino ez

Euskalerria Irratia 2011ko mar. 31a, 18:05

Iñigo Astiz

Hau guztia bukatzen den egunean

objektuak izango dira gutaz eta

gure ordez mintzatuko direnak.

Orain inguruan dudanaren arabera

ezagutu eta epaituko naute gerokoek;

egindakoak ez dio batere axolako

eta ezta egin asmo dudanak ere.

Orain egiten ari naizen hau bakarrik,

errealitate puntual hau baino ez,

bere objektu konkretuekin.

Ondorioztatuko dute (hozkailuagatik)

nahiko ongi elikatuta nengoela,

mintzo nintzela hizkuntza batean, bitan,

eta kezkatu ninduela-edo munduak

(egunkari, aldizkari eta telebistagatik),

beste norbaitekin bizi nintzela etxean

(galtzerdiak biltzeko bi moduengatik),

eta ariketa gutxiegi egin arren eta 1943ko

bonba baten ondorioz 2011an hildako

bi haurren albistea, tortura kontakizunak

eta kultur xixtrinkeria berriak gora behera,

baldintzak banituela zoriontsu izateko.

Erreplika eta zehaztapen aukerarik gabe

orbitatzen nauen hau ariko da nire ordez,

eta, ezinbestean, ondorioztatuko dute:

“hau izan zen bere garaia, hau bere lekua”.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/03/ic3b1igo-astiz.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!