Japoniako amona

Euskalerria Irratia 2011ko martxoaren 29a

Josi Basterretxea

Argazki bik jo didate ninietan. Apokalipsiaren argazkiak dira. Bata, Japoniatik dator. Bestea Burgostik. Fukushima eta Garoña daude argazki horien atzean. Japoniatik datorren argazkiak erakusten du edadez aurrera joandako emakume bat, etxe hondakinen artean. Poltsa bat darama esku batean. Bestean, arropa eskegitzeko hiruzpalau esekigailu. Elurra ari du. Denok irudikatu dugun apokalipsi nuklearraren metafora beldurgarria.

Garoñatik datorren argazkiak erakusten du apokalipsiaren iragarpena. Lau lagun, kutsadurari aurre egiteko plastikozko jantzitan babestuta. Arnasteko maskarak ahoan. Kea eta heriotzaren sinboloak nonahi. Zentrala itxi dadila eskatzen dute.

Berriz gertatu da iragarritakoa. Mila bider iragarri arren, gertatu egin da. Baina, iragarpen jarraituak ez du mina leuntzen. Japonian eta munduan, areagotu egin dira beldurra eta izua.

Badugu zer ikasia apokalipsiaren irakurketa horietatik. Hurbilegi bizi gara Garañoko zentral nuklearretik, goizean jaiki eta harantz ez begiratzeko. Ahaztuta geneukan sugearen pozoia. Maiatzeko hauteskundeetan, gogoratuko al gara Japoniako amona horrekin?

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/03/psh04767.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!