Mozorro-egunak

Euskalerria Irratia 2011ko mar. 8a, 14:00

Josi Basterretxea

Mozorro-egunak dira egunotakoak, eta egunkarietan ez da falta karatula eta koko-jantziekin beztitutako herritarren argazkirik. Egunak luzatzen hasita daude, eta keinu unibertsala da poza erakustea. Hemen, gure artean, Inauteri eta Aratuste  esaten diogu festa-giro honi.

Mozorroak mozorro, errepideak agertu dira gaur disfrazatuta. Zenbaki beltz bitxiz jantzi dituzte Bidasoaz hegoaldeko autobideak. Ehun eta hamar, 1-1-0 zenbakia da mamua, zenbaki horixe aukeratu du Espainiako Gobernuak bere zurikeria mozorrotzeko.

Aurrezteko erabaki omen du Gobernuak abiadura berria. Diotenez, ekainera artekoa izango da neurria. Uler dezaket inauterietan aurreztu beharra, baina zaila zait ulertzea San Joanetan zergatik ez den aurreztu behar…

Zenbakiak zenbaki, zero-bat gustatzen niri. Gorritxoek Malagatik ekarritako zenbakia da hori. Hogeita bi partidatan erakutsi ez duten garaipen-mozorroa izan da erakutsitakoa.

Garizuma datorrelako aitzakiarekin, ez dezatela orain armairuan gorde.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/03/joxi-mar-7.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!