Atsedenaldi-garaia ahalik eta laburren izan dadila!

Euskalerria Irratia 2011ko mar. 2a, 10:00

Fermin Erbiti

Eguneroko esperientziek erakutsia badakigu bizitzan txori txikien antzera gabiltzala. Aitzina egiten saiatuz, nola edo hala, zurrunbiloetan galdurik behin baino gehiagotan, harik eta aize bolada batek zapla! gure hegaldia mozten duen arte. Dakiguna, ordea, nekez ikasten dugu, edo, agian, ikasi bai, baina aise ahazten dugu. Bestela nola ulertu gizakiaren harropuzkeria.

Atzo Uxue Barkosek iragarri zuen osasun-arazo batek denboraldi batean politikatik kanpo utziko duela. Zorionez, badirudi garaiz harturiko gaitza azkar sendatuko dela eta, beraz,  epe laburrean berriro lanean hasiko da. Horixe opa diote alderdi guztietako ordezkariek. Horrelakoetan gu guztiok txori txikia bezain ahul garela erakusteaz gain, gure eguneroko arazotxoen neurria ere hobeki ikusten da: ez dira, inondik ere, guk uste bezain handiak.

Hemendik ere, gure egiten dugu aipaturiko desioa: atsedenaldi-garaia ahalik eta laburren izan dadila, hauteskunde kanpainia hortxe dugulako!

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/03/erbiti-mar1.mp3]

deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!