Iritzia: Estereotipoez, Estatu Batuetatik

Euskalerria Irratia 2011ko ots. 24a, 18:56

Izaro Arroita

Hilabete eta erdi daramat Renon, Nevadan. Ez da denbora asko, baina nahikoa jet laga gainditu eta inguru berria ulertu nahian begira hasteko.

[audio http://euskalerriairratia.com/wp-content/uploads/2011/02/izaro.mp3]

Deskargatu

Hona iristean, oso erraza da, turistaren objektibotik, Estatu Batuekin kritiko izatea, telebistan, filmetan ikusitakoak errekonozitu ahala. Handik etorri berriari ia berez ateratzen zaio, esate baterako, hemengo osasun sistema mespretxatzea; herritar armatuak gaitzestea; kasino dekadenteetako ludopatia alienatzailea arbuiatzea; koipez eta azukrez saturatutako janariari nazkaz begiratzea... Erraza da, erosoa.

Baina, ezustean, estatubatuar kritiko bat ere ezagutu dezakezu, hitzez hitz eta komatxo artean “amerikar txarra” dela aitortzen duen lagun bat. Eta orduan, belarrietatik ateratzen zaizun eurozentrismoa mamu bihurtzen zaizu: “BU!!”.

Ezpata zorrotz bat bezala segurtasun osoz astintzen zenituen estereotipo eta aurreiritziak zure kontra jartzen dira. Eta ispilu aurrean, inoiz Euskal Herrian ezagututako frantziar edo estatubatuarren bat ikusten duzu, munduko “aurreratuak” direla uste duten horietako bat, euren herriaz harrotasunez hitz eginaz eta bide batez zurea gutxietsiz…

Renon hilabete eta erdi daramakidala, “amerikar txarren” lagun egin ahala, estereotipoak mamu bihurtu zaizkit ispiluaren aurrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!